
Klub Konpartitu
Kulturarekiko, musikarekiko eta sorkuntza artistikoarekiko grinagatik modu batera edo bestera lotutako lagunak biltzen dituen kluba da Konpartitu.
Astero, musikarekin, artearekin, antzerkiarekin, dantzarekin, zinemarekin … lotutako jarduerak proposatzen ditugu, bai bertakoak, bai kanpokoak, deskontuekin eta bazkideentzako erreserbako lehentasunarekin.
Egizu kide eta lortu
Deskontu interesgarriak
Klaseetan, entzunaldietan, web edukietan, sarreretan, jardueretan …
Erreserba-lehentasuna
Bidai, txango, sarrera erosketa eta kontzertu pribatuetan
Doako jarduerak
Irakurketa-kluba eta ekitaldietarako lokala urtean 2 aldiz edukitzeko aukera.
Gainera, gure bazkideek proiektuan jarri duten konfiantza ospatzea gustatzen zaigu, zuzeneko musikaren inguruko topaketekin eta ardo kopa batekin edo te katilukada batekin.
Ongi etorri!
Nola eman izena Konpartitu klubean?
Hileko harpidetza erosita bazkide egin zaitezke. Hileko kuota 30 eurokoa da, eta hilabete bakoitzaren hasieran kobratuko da.
Transferentzia edo banku-helbideratze bidez ere ordaindu dezakezu hileko kuota. Idatzi info@konpartitu.com helbidera eta beharrezko datu guztiak emango dizkizugu.